Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 01 hiesa izara parrokia 2009Hiesaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, abenduak 1. Horren harira, Hiesaren inguruko sentsibilizazio astea antolatu du Elgoibarko Gurutze Gorriak. Haizea emakume taldeak ere hitzaldi bat antolatu du gaurko.

Hiesaren aurkako eguna dela-eta, “La mujer en la madurez” izeneko hitzaldia eskainiko du Lorena Pidalek, gaur, 17:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Haizea emakume taldeak antolatu du.

Elgoibarko Gurutze Gorriak antolatutako ekintzen artean, hitzaldia eskainiko du bihar, hilak 2, Maider Gonzalezek. Hies eta sexu bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko hitzaldia izango da, euskaraz. 18:00etan hasiko da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Xingolak eta antisorgailuak

Hiesaren inguruko sents¡bilizazio astearen barruan, Elgoibarko taberna eta dendetan xingola gorriak eta informazioa banatzen ibili dira egunotan Gurutze Gorriko kideak. Joan den zapatuan, berriz, antisorgailuak banatzen aritu ziren herriko tabernetan

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza