Emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota guztiak salatu zituzten Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan ere

Barren.eus 2021ko aza. 26a, 12:45

Eguraldi makurrari aurre eginez, 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitza' aldarrikatu zuten atzo, azaroak 25, milaka lagunek Euskal Herrian; eta, Elgoibar zein Mendaroko kaleetan ere ozen entzun ziren indarkeria matxistaren aurkako aldarriak.

Euria gogotik egiten zuen arren, kale ekintzei eutsi zieten antolatzaileek. Narrutsik taldeak antolatutako manifestazioa Maalatik hasi zen eta Kalegoen plazan bukatu zuen ibilbidea. Manifestazioaren amaieran hasi zen Elgoibarko Udalak antolatutako elkarretaratzea, Uluka batukadaren doinuek lagunduta. Udaletxeko arkupeetan egin zuten, euriaren babesean. Manifestua irakurri ostean, lurrean zeuden kandelak banan banan hartu zituzten bildutakoek, eta Aita Agirre eraikinaren arkupeetaraino joan ziren manifestazioan. Han, 37 zenbakia osatu zuten kandelekin. Izan ere, urtea hasi zenetik 37 emakume, 3 neska eta 2 mutil hil ditu indarkeria matxistak espainiar estatuan, Berdintasun Ministerioaren zifra ofizialen arabera. Euskal Herrian bost dira aurten indarkeria matxistak hildako emakumeak (ikus Euskal Herriko datuak Berria egunkariaren Biktimen Mapan

Mendaron Goñati frontoian babestu ziren eguralditik, eta han egin zuten indarkeria matxista salatzeko zapata gorriak ekimena.

 

 

2021 11 25 azaroak 25 mendaro zapata gorriak frontoian

2021 11 25 azaroak 25 elgoibar amnifestazioa maalatik barren

2021 11 25 azaroak 25 elgoibar 37 hildako kandelak barren b1

2021 11 25 azaroak 25 elgoibar kandelak 37 zenb barren