Elgoibarko Udaleko Osoko Bilkurak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunari lotutako adierazpen Instituzionala onartu zuen atzo, eta horri lotuta hainbat konpromiso hartu zituen Udalak. Besteak beste, indarkeria bikarioa agerian jartzea, adingabeak babestea, biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea erdigunean jartzea. Azken batean, Udalak borroka feministaren aldeko konpromisoa berretsi du, eta horretarako hainbat ekintza egin dituzte astean zehar.
Aita Agirre kulturgunean eskola-umeen marrazkiak jarri dituzte, hitzaldiak egon dira eta gaur, elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dituzte artatsaldean, Uluka batukadaren doinuek lagunduta. Hona egitaraua:
- 19:00 Manifestazioa. Maalatik Kalegoen plazara.
- 19:15 Elkarretaratzerako hitzordua Gaztelekukoentzat, Aita Agirre plazan.
- 19:30 Elkarretaratzea Kalegoen plazan. Manifestua irakurri ostean, manifestazioa egingo dute San Bartolome kalean behera, indarkeria matxistaren kontagailua dagoen paretik pasa ostean Aita Agirreko arkupeetaraino joango dira.
Mendaron ere kontzentrazioa egingo dute 19:30ean, Herriko Enparantzan. Ludotekan, berriz, Emakumeen gynkana eta zapata gorriak plazara ekimena egingo dute. Eta, zapatuan, azaroaren 27an, Evaren alabak antzerkia taularatuko dute San Agustin Kulturgunean, 19:00etan.
∞Lotura duten albisteak: