Mendaroko nerabe eta gazteei zuzendutako saio parte hartzailea egingo dute, gazteriaren egoeraren diagnosian sakontzeko

Barren.eus 2021ko aza. 25a, 11:02

Mendaroko Udalak nerabe eta gazteen egoeraren gaineko diagnostikoa egiteko prozesua abiatu du, Elhuyar Aholkularitzak lagunduta, eta prozesuan parte hartzera dei egin die 15 eta 35 urte bitarteko mendaroarrei. Zapatuan, azaroaren 27an egingo dute saio parte hartzailea.

Mendaroko nerabe eta gazteen errealitatea euren ahotik entzun eta ezagutzeko saio parte hartzailea izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Larunbatean egingo dute, 11:00etatik 13:30era, Mendaroko Gaztelekuan. Interesatuek hemen eman dezakete izena.  

∞Lotura duten albisteak: