Astebetean bikoiztu egin dira positiboak Elgoibarren, eta 641,25ean dago intzidentzia-tasa

Barren.eus 2021ko aza. 22a, 13:07

Astebetean 52 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 22 atzeman zituzten). Debabarrena eskualdean ere nabarmen egin dute gora kutsatzeek astebetean: 268 kasu zenbatu dituzte azaroaren 15etik 21era bitartean eginiko probetan (165 atzeman zituzten aurreko astean eta 39 kasu aurreragokoan)

Debabarrena eskualdeko herri guztiak daude eremu gorrian, Deba eta Soraluze izan ezik, eta eskualdeko herri txikienek dute intzidentzia-tasa altuena, Mallabiak eta Mendarok. Mendaron 11 kasu positibo zenbatu dituzte azken zapi egunetan, aurreko astean baino lau kasu gehiago eta astebetean 426 puntu egin ditu gora intzidentziak, 425etik 851ra. Elgoibarko intzidentzia-tasak ere 330 puntu egin ditu gora astebeteko epean, joan den azaroaren 15ean 311n zegoen eta azaroaren 21ean 641,25ean.

Azaroaren 15etik 21era bitarteko COVID19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mallabia +10 (1 1 1 1 2 2 2) 1008,40ko intzidentzia-tasa
  • Mendaro +11 (1 1 2 0 2 2 3) 851,06
  • Ermua +75 (17 4 15 11 14 10 4) 686,68
  • Eibar +99 (21 11 9 11 12 18 17) 673,36
  • Elgoibar +52 (8 8 9 7 2 15 3) 641,25
  • Mutriku +14 (4 2 3 2 0 1 2) 414,00
  • Deba +7 (0 1 1 0 2 2 1) 146,71
  • Soraluze +0 (0 0 0 0 0 0 0) 100,65
  • GIPUZKOA +2.256 (241 325 392 363 366 301 268) 510,37

Gipuzkoaren 500eko langa gainditu du intzidentzia-tasa orokorrak, eta adinka erreparatuta, 18 urtera artekoek dute tasa altuena, baina hurrengoak 40 eta 59 urte bitartekoak dira.
kutsatutako pertsona batek, batez beste zenbat kutsatzen dituen adierazten duen oinarrizko birsorkuntza datua 1,35era iritsi da, eta hortaz, 1etik gora dagoenez pandemia hedatzen ari dela adierazten du.

 • Ospitaleratzeak, gora
Osakidetzaren menpeko erietxeetan 31 pertsona daude ZIUn ingresatuta, eta 168 plantan.

2021 11 22 covid19 datuak jaurlaritza ospitalak

2021 11 22 covid19 datuak jaurlaritza ospitaleratze berriak

2021 11 22 covid19 datuak jaurlaritza ZIU zenbat

2021 11 22 covid19 datuak jaurlaritza hildakoak taula

∞Lotura duten albisteak: