Koronabirusa: Elgoibar eta Mendaro eremu gorrian daude, 450,61eko eta 614,66ko intzidentzia-tasarekin

Barren.eus 2021ko aza. 18a, 14:33

Azken hiru egunetan, astelehenetik eguaztenera, 25 koronabiruz kasu atzeman dituzte Elgoibarren eta lau kasu positibo Mendaron.

Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen eta eguenetan argitaratuko ditu hemendik aurrera datu epidemiologikoak. Domekara arteko datuak jakinak ziren, eta gaur argitaratu dituzte azken hiru egunei dagozkien datuak. Deba izan ezik, Debabarrena eskualdeko herri guztiak eremu gorrian daude une honetan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri ia gehienak daude eremu gorrian. Kontuan izan behar da, baina, Osasun Sailak aldatu egin duela semaforoaren sistema. Orain, 150etik gorako intzidentzia duten herri guztiak (5.000tik gorakoak eta baita beherakoak ere) gorriz markatuta agertzen dira; 100 eta 149,99 artekoak laranjaz; 60 eta 99,99 artekoak horiz; eta 60tik beherakoak berdez. Hala, gaur argitaratutako datuen arabera, 119 udalerritako udalek jarduerak eten edo ez erabaki beharko dute; 12 dira Araban, 41 Bizkaian eta 66 Gipuzkoan.

Azaroaren 15etik 17ra bitarteko COVID19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mendaro +4 (1, astelehenean; 1 martitzenean 2, eguaztenean) 614,66ko intzidentzia-tasa
  • Eibar  +39(21 11 9) 505,93
  • Elgoibar +25 (8 8 9) 450,61
  • Ermua +36 (17 4 15) 443,22
  • Mallabia+3 (1 1 1) 420,17
  • Mutriku  +9 (4 2 3) 338,73
  • Soraluze +0 (0 0 0) 150,98
  • Deba +2 (0 1 1) 73,35
  • GIPUZKOA  +958 (241 325 392) 396,00

• Egoera egonkorra erietxeetan
Azken hiru egunetan 1.652 kasu positibo zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ondorioz, zertxobait gora egin du herri gehienetako intzidentzia tasak, baina Osakidetzaren ardurapeko erietxeetan egoera egonkorra da; izan ere, 30 lagun daude Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU). Aldiz, une honetan ere 114 pertsona daude Osakidetzan ospitaleratuta. ZIUetako ospitaleratzeak 23 eta 30 artean egon dira hilaren 4tik hona, gorabeherekin. Plantan, berriz, gorako joera argiagoa ikusten da: 72tik 116ra igo dira ingresatutakoak.

2021 11 18 ospitaleratzeak covid19 taula

Atzo, hilak 17, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan atzeman zituzten 691 koronabirus kasuetatik gehienak 40 eta 59 urte bitartekoen artean atzeman ziren. Hona adin tarteka.

2021 11 18 covid19 positiboak adintarteka

∞Lotura duten albisteak: