Elikagai bilketa egingo dute barikuan eta zapatuan Elgoibarren

Barren.eus 2021ko aza. 16a, 14:56

Barikuan eta zapatuan, azaroaren 19 eta 20an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak egingo duen Elikagai Bilketa Handian parte hartzera deitu dituzte herritarrak Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak.

Antolatzaileek txandak antolatuko dituzte, bai barikuan, bai zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara arteko ordutegia betetzeko. Txanda egiteko ordutegiak eta saltokiak boluntario kopuruaren arabera antolatuko dituzte. Elgoibarren boluntario lanak egiten lagundu nahi duten pertsonek ahalik eta azkarren eman beharko dute izena, Elgoibarko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuaan (HAZ) (Santa Ana 2, behea), bertara joanda, edo 943 741 050 telefono zenbakira deituta.

Boluntarioak txaleko bereizgarriak jantzita egongo dira merkataritza-guneetako sarreretan eta sartzen diren guztiei bonu bat emango diete dohaintza egiteko. Bestela, nahi duenak supermerkatuko kutxan dohaintza egiteko aukera izango du. Pandemia egoera dela eta, ez dituzte elikagaiak jasoko, eta boluntario guztiek erabili beharko dute maskara eta hidrogela; eta, beharrezkoa den distantzia errespetatu beharko dute. Adingabeek parte hartu ahal izan dezaten, ezinbestean, pertsona heldu baten ardurapean egon beharko dute. Nolanahi ere, neska-mutikoak boluntario gisa izena eman beharko dute, gainerako boluntarioei bezala, asegurua egin diezaieten.