Eguazten honetarako azaroaren 17rako, antolatu dute ‘Mediterraneoko ahotsak’ izenburupean. Migranteekin eta migranteentzat lanean ari diren bi gobernuz kanpoko erakundetako lagun bana gonbidatuko dituzte Mendarora: batetik, Lorea Larrañaga, Aita Mari salbamendu ontziko mediku boluntarioa, eta bestetik, Asier Juaristi, Zaporeak elkarteko boluntarioa.
- Hitzaldia udaletxeko Otarre aretoan izango da, azaroaren 17an, 18:30ean.