COVID-19 kasuak ugaritzen ari dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta Debabarrena eskualdean ere nabarmen egin dute gora kutsatzeek azken astebetean: 165 kasu zenbatu dituzte azaroaren 8tik 14ra bitartean eginiko probetan (aurreko astean 39 kasu atzeman zituzten).
Gipuzkoan ere ia bikoiztu egin dira atzemandako koronabirus kasu positiboak, 802tik 1421era, eta 174koa izatetik 308koa izatera pasa da lurraldeko intzidentzia-tasa metatua. Hala, eremu laranjan dago. Eremu gorrian (400etik gora) dauden herrietan murrizketak ezartzea beharrezkoa dela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak, eta bihar iragarriko dituzte neurri berriok zein izango diren. Une honetan zortzi herri daude eremu gorrian: Agurain (765,93), Elorrio (416,22), Astigarraga (1408,45), Azpeitia (880,42 ), Pasaia (466,45), Tolosa (530,93), Urretxu (497,88) eta Zumarraga (834,95).
Azaroaren 8tik 14ra bitarteko COVID19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:
- Mendaro +7 (0 0 0 2 0 1 4) 425,53ko intzidentzia-tasa
- Eibar +86 (4 9 6 21 21 13 12) 374,90
- Elgoibar +22 (0 2 1 6 5 5 3) 311,96
- Ermua +35 (2 1 0 4 16 9 3) 230,98
- Mutriku +8 (1 0 0 0 3 2 2) 169,36
- Mallabia +2 (0 0 0 1 1 0 0) 168,07
- Soraluze +4 (0 0 1 0 1 1 1) 150,98
- Deba +1 (0 0 0 0 1 0 0) 36,68
- GIPUZKOA +1421 (187 173 205 245 242 209 160) 308,55
∞Lotura duten albisteak:
- Astebetean hamalau koronabirus kasu atzeman eta gero, eremu horian da berriro Elgoibar (2021-11-08)
- Astebetean bost koronabirus kasu atzeman dituzte Elgoibarren eta hiru Mendaron (2021-11-02)
- Koronabirus kasu positibo bakarra atzeman dute Elgoibarren azken zazpi egunetan (2021-10-25)
- Elgoibarren 11 kasu positibo atzeman dituzte azken astean, eta 103,99era igo da intzidentzia-tasa (2021-10-18)
- Osasun larrialdia indargabetu du Jaurlaritzak eta LABIren Aholku Batzordea desegin egingo da (2021-10-05)