Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 26 janari bilketa2014aDena prest barixakuko (azaroak 27) eta zapatuko elikagaien bilketarako. Elgoibarko talde eta erakunde ugarik indarrak batu dituzte Gipuzkoako Elikagai bankuarentzat bilketa lanetan jarduteko eta lankidetza horrek frutuak eman ditu janaria batzen hasi aurretik: Elgoibarren boluntario lana egiteko ehun lagunek baino gehiagok eman dute izena. Sanlok eta C.D. Elgoibarrek ere bat egin dute kanpainarekin.

Jende kopuru handi horri esker, oro har, boluntarioek bi orduko txandak egin ahal izango dituzte saltokietan. Boluntarioetatik 12 lagun umeak izango dira. Elgoibar da Euskal Herriko leku bakarra haur boluntarioak izango dituena. Modu honetan, boluntariotza zer den ikasi ahal izango dute eta gizartearen errealitatea ezagutzeko aukera izango dute. Bestalde, Sanlo EKT eta C.D. Elgoibar kirol-taldeek bat egin dute ekimenarekin. Sanloko jokalariek kilo bana emango dute azaroaren 28an. Zapatuan 16:00etik 19:30era bilketa egingo dute Olaizaga Kiroldegian. Gainera, Alcorta Forging Group taldearen partiduko atsedenaldian zozketatuko den otarra irabazteko aukera izango da, errifen bidez. Hor lortutakoa Elikagaien Bankuarentzat izango da.

C.D. Elgoibarrek, berriz, sarreretan jasotako dirua Elikagai Bankura bidaliko du eta jokalariek ere elikagaiak emateko konpromisoa hartu dute.

Elgoibarren Gizarteratze Mahaia eratu dute herriko hainbat talde eta erakundek: Sartu, Lanbide, Nagusilan, Kalamua Guraso Elkartea, Elgoibarko Caritas, Pobreziaren Kontrako Plataforma, Stop Desahucios, Gurutze Gorria, Gazte Asanblada eta Udalak. Bilketa kanpaina barixakuan hasi eta zapatuan amaituko da, 09:00etatik 21:00etara.

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza