Pentsioak, erresidentziak eta anbulatorioa izango dituzte hizpide Gaurgeroak antolatutako batzarrean

Barren.eus 2021eko azaroaren 8a

Gaurgeroa Duintasuna pentsiodunen elkarteak hainbat gairi buruzko batzarra egingo du gaur, hilak 8, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Besteak beste ondorengo gaiak izango dituzte hizpide: anbulatorioa, San Lazaro eta Pilar egoitzak, pentsioak, autobus zerbitzua, komunak...

19:00etan izango da batzarra, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.