Kinto ospakizunak ere itzuli dira

Barren.eus 2021ko aza. 5a, 11:12

Pandemiaren gogorrenean eten ziren kinto ospakizunak ospatzen hasi dira berriz elgoibartarrak. Joan zen zapatuan 2002koek egin zuten, eta inon iragarri gabeko Mauxitxa txarangaren kalejirak ospakizunean ari ziren gazteekin topo egin zuen Maalako parkean, denak dantzan eta kantuan jarriz.

Mauxitxa txarangak eta Mausitxako gaztak bat egin zuten joan den zapatuan herriko kaleetan. Elgoibarko gazta txapelketan parte hartu zuen Mausitxa baserrian egiten duten gazta entzutetsuak -bigarren saria lortu zuen-, eta herriko kaleak girotu zituen Mauxitxa txarangak. Kinto ospakizuna ospatzen ari ziren gazteek jakin zuten parez pare tokatu zitzaien aukera probesten, eta ez zuten txarangaren doinuekin dantza egiteko aukera galdu.

Azaroaren 13rako, bestalde, 81eko kintoen ospakizuna antolatu dute. Aurten 40 urte egiten dituzten elgoibartarrek bazkaria egingo dute Belaustegin. Autobusa jarri dute igotzeko, eta arratsaldean DJa eta pintxo afaria ere egongo dira. 00:00etan izango dute itzulerako autobusa. Interesatuek 75 euro sartu beharko dituzte, Kutxabankeko kontu honetan: ES42 2095 5036 50 9121087531

2021 11 06 kinto ospakizuna elgoibar mausitxa txaranga

2021 11 06 kinto ospakizuna elgoibar mausitxa txaranga maalan

2021 11 06 kinto ospakizuna mausitxa txarangagaz elgoibar