Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 04 etorkizuna eraikiz kapsula elgoibar eider mendoza anebeitiaGipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Aldundiak Elgoibarko herritarrak, eta horretarako ipini dute Etorkizun Eraikiz kapsula Kalegoen plazan.

Etorkizuna Eraikiz kapsula kanpainak Gipuzkoako herri desberdinetan bira egiten dihardu, eta Elgoibarren egin du gaur geldialdia. Kapsula 19:00ak arte egongo da Kalegoen plazan, eta Gipuzkoaren etorkizunaren inguruan dituzten ekarpenak eskaintzeko aukera izango dute herritarrek. Eider Mendoza Gobernantza diputatua eta Ane Beitia Elgoibarko alkateak aurkeztu dituzte kanpainaren nondik norakoak.
 • Ariketa bikoitza eskatzen zaie herritarrei
Gipuzkoaren etorkizuna zein den zehazteko biztanleen iritzia jakitea beharrezkoa dela azaldu du Mendozak. "Gipuzkoa nolakoa izatea nahi duten jakinda, denon artean amesten dugun lurraldea eraikitzen saiatu behar gara", azaldu du. Kapsula honen bidez, "lurraldea egun nolakoa den kontatzen diegu, zeintzuk diren Gipuzkoako ezaugarri eta balore nagusiak". Horrekin batera, egitura bisitatuko dutenei ariketa bikoitza egitea eskatzen zaiela azaldu Gobernantza diputatua: alde batetik 2040. urtera begira, hau da, hemendik 20 urte barru nolakoa nahiko luketen Gipuzkoa izatea adieraztea eskatzen diete herritarrei. Eta, bestetik, konpromezu bat hartzeko eskatzen diete, zein ekarpen egiteko prest dauden. Izan ere, karpen guztiek fruitua ematen dutela azpimarratu du Mendozak. "Eta fruitu horiei eta gobernantza kolaboratiboari esker, ekarpen horiek proiektu bilakatu daitezke", esan du.

Etorkizuna Eraikiz kapsularen bigarren fasea amaitu ondoren, jasotako ekarpenak aztertuko dituzte, eta Etorkizuna Eraikiz egitasmoan jaso.

Ekimen honen bidez oraina, etorkizuna zein iragana herritarrekin era partekatuan lantzen dihardutela azaldu du Elgoibarko alkate Ane Beitiak. "Bai herri mailan zein zein lurraldean ere. Etorkizuna eraiki nahi dugu, gure bizipenen gainean, iragana eta oraina oinarri, etorkizuneko gizartea jomuga. Hori era parte-hartzailean eta kolaboratiboan egiteak gizarte orekatuago, kohesionatuago, demokratikoago eta justuago batera garamatza. Herria elkarrekin eta elkarlanean egiten dugu. Elgoibarrek betidanik oinarrian izan duen herri eredua. Gure Elgoibar, guztion Gipuzkoa, denon artean landua eta eraikia. Kapsulak bide hori erraztuko digu eta herritar gehiago animatuko ditu herrigintzan jardutera, adierazi du Beitiak.

 

2021 11 04 etorkizuna eraikiz kapsula aldundia elgoibar eidrr mendoza barren

2021 11 04 etorkizuna eraikiz kapsula aldundia elgoibar anebeitia barren

2021 11 04 etorkizuna eraikiz kapsula elgoibar 1

2021 11 04 etorkizuna eraikiz kapsula b1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza