Odol ateratzeak egingo dituzte barikuan Elgoibarren

Barren.eus 2021ko aza. 2a, 15:30

Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute barikuan, azaroak 5, egingo dituztela odol ateratzeak Elgoibarren, jubilatuen lokalean. Azaroaren 26an, aldiz, ez da odol ateratzerik egongo. 

16:30etik 20:10ak bitartean arituko dira osasun arloko profesionalak lanean, baina antolakuntza lanak errazteko aurrez izena emateko eskatu dute elkartetik.

Asteazkenetik aurrera hartu daiteke ordua odola emateko. Ordua eskatzeko 623 328 408 telefono zenbakira deitu behar da, edota bestela whatsappa idatzi, 15:00etatik 20:00etara bitartean.

Arduradunek jakinarazi dute, bestalde, azaroaren 26an ez dutela odol ateratzerik egingo.