Alarguntza pentsioa %100ekoa izatea aldarrikatu dute pentsiodunek

Barren.eus 2021ko urr. 19a, 12:04

Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako manifestazioak herriko kaleak gurutzatu zituen atzo, eta, besteak beste, alarguntza pentsioa %100ekoa izatea aldarrikatu zuten.

Emakume pentsiodunen, eta bereziki alargunen egoera nabarmendu nahi izan zuten atzo eginiko manifestazioan. Emakumeek pentsio duina jasotzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten, eta horrekin alarguntza pentsioa %100ekoa izatea eskatu zuten. Familia edota elkarbizitza-unitate batean kideetako baten heriotzaren ondorioz, beste pertsonak alarguntza pentsioa osorik jasotzeko eskubidea duela onartzea, bereziki kotizatu ez duten emakumeek jasan duten "injustizia" dela gogora ekarri dute.

Tarifa elektrikoaren aurkako mezuak eta beste hainbat aldarrikapen ere ohiukatu zituzten manifestariek Kalegoen plazan hasi eta bukatu zen protesta ekitaldian.