Autobus gidariek lanuzteak egingo dituzte, eta hainbat zerbitzutan izango du eragina

Barren.eus 2021ko urr. 18a, 15:55

Gipuzkoan Pesa garraio konpainia kudeatzen duen Avanza Movilidad Gipuzkoa enpresako batzordeak lanuzte partzialak deitu ditu gaurtik aurrera, autobus gidari bati Oñatin egin zioten erasoa salatzeko.

Autobus gidariek egingo duten lanuzteak ordu-aldaketak eragingo dituzte Lurraldebus taldeko autobusen lineetan: astelehen eta ostiraletan izango dira, 06:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Hiriburuetarako zerbitzuetan eta Debagoienean eta Debabarrenean ematen dituztenetan izango dute eragina. 

Eusko Jaurlaritzak %30eko zerbitzu minimoak ezarri ditu egun horietarako, lanuzteen ordu-tarteetan. Hemen kontsulta ditzakezue gutxieneko zerbitzuak

Langileen batzordeak jakinarazi duenez, gaueko zerbitzuan beharrean ari zen gidari batek "erasoa jazan zuen, joan den urriaren 2an, Oñatin. Pertsona batek autobus-gidariari bultza, botila hautsi batekin mehatxu egin eta lapurtu egin ziola salatu dute. Era berean, Eetzantza ere salatu dute, erasoaren berri eman ostean, honako erantzuna jasio zutela-eta: "patruilarik ezin zela bertaratu".

Batzordetik adierazi dutenez, enpresa ere salatuko dute "baliabide egokirik ez ipintzeagatik". Halaber, halako erasoak aurretik ere izan direla, eta baliabiderik jarri ezean gehiago izango direla adierazi dute. Lanuzteekin gaueko zerbitzuak "gero eta arriskutsuagoak" direla salatu nahi dute.

Langileen lan batzordetik iragarritakoaren arabera, lanuzteak mugagabeak dira, harik eta enpresaren erantzunen bat eskuratu arte.

Arrasateko geralekuan elkarretaratzea egin dute gaur gidariek, Errespetu-faltak, irainak, mehatsuak edota ibilgailuari kalteak eragitea "ohikoak" bihurtzen ari direla jendarteari ohartarazteko