Atzo Gasteizen izandako hilketa matxista gaitzetsi dute herritarrek

Barren.eus 2021ko urr. 13a, 19:04

Euskal Herriko herri askotan zeuden herritarrak elkarretaratzera deituak, eta Elgoibarren eta Mendaron ere batu dira herritarrak, Gasteizko Sansomendi auzoan martitzenean izandako hilketa matxista gaitzetsezteko.

Elgoibarren aurrez eginiko era honeako elkaretaratzeetan baino pankarta gehiago ikus zitezkeen Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak antolatu duen protesta ekitaldian. Elgoibarko Udalak bat egin du deialdiarekin eta udal ordezkariek ere hartu dute parte protesta ekitaldian.

Mendaron udaletxe aurrean egin dute Tratu Onen Taldeak antolatutako elkarretaratzea.

Gasteizko Sansomendi auzoan izandako hilketa matxista gaitzetsi dute guztiek. 42 urteko gizon batek 37 urteko bikotekidea hil zuen, sukaldeko aizto batekin lepoa moztuta, eta bere buruaz beste egin zuen jarraian.

2021 10 13 elkarretaratzea gasteiz hilketa matxista mendaro 1

2021 10 13 elkarretaratzea gasteiz hilketa matxista mendaro

2021 10 13 elkarretaratzea gasteiz hilketa matxista elgoibar barren kalegoen

2021 10 13 elkarretaratzea gasteiz hilketa matxista elgoibar barren 3

2021 10 13 elkarretaratzea gasteiz hilketa matxista elgoibar barren 2