Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute

Barren.eus 2021ko urr. 13a, 10:40

Atzo goizaldean 42 urteko gizon batek 37 urteko emakumea, bere bikotekidea, hil zuen Gasteizko Sansomendi auzoan. Hilketa matxista hori salatzeko eta gaitzesteko elkarretaratzera deitu dituzte mendaroarrak zein elgoibartarrak gaur arrasalderako.

Mendaron, 19:30ean batuko dira udaletxe aurrean, Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak deituta, "Erantzunik gabeko erahilketa gehiago ez" lelopean. Taldetik gogora ekarri dute 66 emakume hil dituztela 2021ean, indarkeria matxistaren eraginez.

Elgoibarko elkarretaratzea 19:00etan izango da, Kalegoen plazan. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deitu du, "Eraso sexistarik ez! autodefentsa feminista! leloarekin.
Atzoko gertakaria dagokionez, gizon batek 37 urteko bere emaztea hil zuen eta bere buruaz beste egin zuen gero emakumearen 13 eta 17 urteko bi semeak etxean bertan zirela. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bikotearen semeek deitu zuten larrialdi zerbitzuetara goizeko 7:15 aldean.

2021 10 13 hilketa matxista elkarretaratzea elgoibar kartela