Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 23 mali atentatuaElgoibarko Udalak “bete-betean” gaitzetsi du Malin izandako atentatua, eta 12:00etan udaletxe aurrean egingo duten kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 

Joan den astean Parisko atentatuen harira egindakoaren bidetik, Elgoibarko Udalak Maliko hiriburu Bamakon izandako atentatua “irmotasunez” salatzeko bost minutuko kontzentrazio isila deitu du gaurko (azaroak 23), 12:00etarako. 

Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek (Euskadiko Udalen Elkarteak) egindako eskaera jarraituz antolatu du kontzentrazioa Elgoibarko Udalak. Protesta ekintza honen bidez, Bamakoko Radisson Blu Hotelak jasan zuen erasoan izan ziren biktimen senide eta adiskideei bere elkartasuna adierazi nahi die Udalak. 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza