Eremu berdean daude eskualdeko herri guztiak, Mutriku izan ezik

Barren.eus 2021ko urr. 4a, 12:26

Bilakaera "positiboa" bada Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako larrialdi egoera desaktibatuko dela aurreratu du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak. Labi batzekoa da bihar, hilak 5. Azken datuen arabera, 63,28koa da intzidentzia-tasa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Debabarrena eskualdekoa (51) baino zertxobait altuagoa.

Joan den asteburuan, barikutik domekara, bost koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Debabarrena eskualdean. Beherako joera nabarmena da: hamalau kasu positibo atzeman zituzten aurreko asteburuan eta hamazazpi aurreragokoan. Beste horrenbeste esan daiteke eskualdeaz. Mutriku izan ezik, gainerako herri handi guztiak eremu berdean daude, arrisku baxuko egoeran.

Elgoibarren joan den irailaren 26an atzeman zuten azkenengoz koronabirus kasu positibo bat, eta 26,00koa da intzidentzia-tasa. Mendaron, aldiz, bi kasu atzeman dituzte azken zazpi egunetan, jopan den barikuan azkena; eta 94,56ra igo da intzidentzia-tasa.

Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko zenbat kasu detektatu diren adierazten du tasa horrek, eta orain gutxi mugarri bat erdietsi da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoan, eremu berdera -60tik behera- igarotzeko zorian baita tasa, 63,28koa da gaur-gaurkoz. Datuen apaltzea bistakoa da. Konparazio bat egite aldera, uztailaren 30ean tasa seiehundik gorakoa zen Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (urriaren 1etik 3ra)

  • Soraluze +2 (0 0 2) 301,96
  • Mutriku +1 (1 0 0) 150,55
  • Mendaro +1 (1 0 0) 94,56
  • Eibar +1 (1 0 0) 47,32
  • Ermua +0 (0 0 0) 31,21 
  • Elgoibar +0 (0 0 0) 26,00
  • Deba +0 (0 0 0) 0,00
  • Mallabia +0 (0 0 0) 0,00
  • GIPUZKOA +92 (25 30 37) 68,85

 

 • Larrialdi egoeraren amaiera
Labi martitzen honetan batzekoa da eta, bilakaera epidemiologikoa "positiboa bada", larrialdi egoera amaitutzat ematea espero du Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk. Besteak beste, intzidentzia Osasun Sailak markatutako helburutik inoiz baino gertuago dagoelako. Gogoratu behar da tasa 60ren azpitik kokatzen bada, erkidegoa 1. agertokira igaroko dela; hots, transmisio baxuko agertokira. Hala balitz, COVID-19ari kontra egiteko ezarriak diren neurri gehienak indargabetuko lituzkete: edukieren, ordutegien eta pertsonen arteko bilkuren gaineko mugak.

Osakidetzaren mendeko erietxeetan behera egin du ospitaleratuen kopuruak barikutik, baina ZIUetan bi lagun gehiago daude. Egun, 57 daude ospitaleratuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 39 ZIUn.

2021 10 04 ospitaleratze berriak osakidetza grafikoa

2021 10 04 14eguneko intzidentzia euskadi

∞Lotura duten albisteak: