Martitzenean, irailaren 28an, hiru kasu baieztatu zituzten Debabarrenean, horietako bat Mendaron. Egun asko ziren Mendaron ez zutela positiborik zenbatzen. Eta atzo, hilak 29, bi kasu bakarrik hauteman zituzten eskualdean, biak Mutrikun, eremu laranjan dagoen eskualdeko herri bakarra, gaur gaurkoz.
Hona Debabarrenako atzoko (irailak 29) datuak, herriz herri:
- Soraluze 0 352,29
- Mutriku 2 207,00
- Eibar 0 65,52
- Elgoibar 0 51,99
- Ermua 0 49,94
- Mendaro 0 47,28
- Mallabia 0 0,00
- Deba 0 0,00
- Gipuzkoa 29 71,90
Eskualdean moduan, datuek hobera egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere. Erkidegoko intzidentzia-tasak bost puntu egin ditu behera azken orduetan (73,46koa da) eta ospitaleetako okupazioa ere arindu egin da.
Positibo berriei lotuta, 95 kasu atzeman dira; proben %1,4k eman du positibo: 49 kasu baieztatu dira Bizkaian, 29 Gipuzkoan, hamasei Araban eta bat bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Osakidetzaren menpeko ospitaleei erreparatuta, okupazioak behera egin du. ZIUetan aurreko egunean baino bi lagun gutxiago daude (37) eta duela hilabete baino 20 gutxiago; eta plantan aurreko egunean baino bat gutxiago (86) eta duela hilabete baino 107 gutxiago. Guztira, 123 lagun daude erietxeetan COVID-19aren ondorioz.
• 35 heriotza, azken astean
Hego Euskal Herrian 35 lagun hil dira koronabirusarekin astebetean, irailaren 20tik 26ra bitartean. Pandemia hasi zenetik 4.730 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan zendutakoak eta 1.243 Nafarroakoak; guztira, 5.973 heriotza erregistratu dira Hego Euskal Herrian. Ondorengo taula honetan adin-tarteetan banatuta daude pandemia hasi zenetik hona EAEn kutsatu direnak, gaitzaren eraginez hil direnak eta dagozkien hilgarritasun-tasak:
Honako beste grafika honetan, erregistratu diren heriotzak zein adin-tartetan banatu diren erakusten da, ehunekoen bidez:
∞Lotura duten albisteak:
- Eremu berdera igaro da Elgoibar (2021-09-28)
- Asteburuan positibo bat atzeman dute Elgoibarren, baina berderantz hurbiltzen segitzen du intzidentzia-tasak (2021-09-27)
- Asteon bi positibo zenbatu dituzte Elgoibarren, eta hamalau eskualdean (2021-09-24)
- Atzo COVID-19 kasu bakarra erregistratu da Elgoibarren (2021-09-22)
- Kasu positibo bakarra zenbatu zuten atzo Elgoibarren, eta bost eskualdean (2021-09-21)
- Asteon bost kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurrekoan baino 11 gutxiago (2021-09-17)
- Koronabirus kasurik ez, bigarren egunez jarraian (2021-09-16)
- Hiru koronabirus kasu atzeman zituzten atzo Elgoibarren; hamahiru eskualdean (2021-09-14)
- Asteburuan bost positibo berri atzeman dituzten arren eremu gorritik irten da Elgoibar (2021-09-13)
- Asteon 16 positibo atzeman dituzte Elgoibarren, eta 400eko langatik gora jarraitzen du intzidentzia-tasak (2021-09-10)
- 11 positibo atzeman zituzten Atzo Elgoibarren, eta 500eko langa gainditu du intzidentzia-tasak (2021-09-09)
- Eremu gorrian dauden Gipuzkoako hiru herrietako bat da Elgoibar (2021-09-06)
- 18 kasu positibo zenbatu dituzte asteon Elgoibarren (2021-09-03)
- Abuztuan 84 kasu positibo atzeman zituzten Elgoibarren eta 11 kasu Mendaron (2021-09-01)