Osasun arloko murrizketen kontrako elkarretaratzea egin dute

Barren.eus 2021ko ira. 30a, 09:18

Gaurgeroa Duintasuna taldeak deituta, osasun arloko murrizketen kontrako elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek atzo.

Anbulatorio aurrean batu ziren, eta besteak beste, erietxea asteko zazpi egunetan eta 24 orduz zabalik egotea eskatzen zuten. Larrialdi zerbitzua berriz martxan jartzeko, aurrez aurreko harreta emateko, adinekoei musukoak eta botikak doan emateko eskatu zituzten, besteak beste. Azken batean, osasungintza publikoa indartzeko eskaera egin zuten.

2021 09 29 elkarretaratzea anbulategia murrizketak elgoibar 1

2021 09 29 elkarretaratzea anbulatorioa osasungintza

2021 09 29 elkarretaratzea anbulategia murrizketak elgoibar b1