Gizarte eta laneratze prestakuntza programetan izena emateko epea, zabalik

Barren.eus 2021ko ira. 28a, 15:36

Lau prestakuntza saio antolatu ditu Debegesak: bi, langabezian daudenetzat, eta beste bi, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden emakumeentzat.

Izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 6a izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, Debegesaren webgunean esegi duten formularioa bete behar da. Eskolak urritik martxora bitartean izango dira, eta beka-sistema ezarriko dute, formakuntzara joateak kosturik izan ez dezan. Horretaz gain, parte hartzen dutenei prestakuntzara joateko oinarrizko gastuak ere ordainduko dizkiete. Behin eskolak amaituta, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte enpresetan. Ikastaroak honakoak dira:

Langabezian daudenei zuzendutakoak bi dira. Gizarteratze eta laneratze ibilbide hau 24 langaberi zuzenduta dago. Pertsona guztiek Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute, 16 urte beteak izan beharko dituzte eta Debabarrena eskualdean (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze edo Eibar) bizi beharko dute.

  1. Elektrodo estalia eta TIG bidezko soldadura (Eibarko Armeria Eskolan)
  2. Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak (Elgoibarko IMHn).

Bazterketa egoeran dauden emakumeentzakoak, berriz, honako beste bi hauek izango dira:

  1. Ibilgailuen pintura (Elgoibarko Meka Lanbide Eskolan)
  2. Argiaren eta estalki teknikoa oinarrizko eraikuntzak (Eibarko Oinarrizko Prestakuntza Profesionalerako zentroan). 

 

Informazio gehiagorako: 943 820 110 edo debegesa.eus