Eremu berdera igaro da Elgoibar

Barren.eus 2021ko ira. 28a, 14:52

Atzo bi koronabirus kasu bakarik atzeman zituzten Debabarrena eskualdean, biak Ermuan. Gainera, Elgoibar eremu horitik berdera pasa da, arrisku baxuko egoerara.

Intzidentzia tasak beherako bidea hartu du bai Hego Euskal Herrian eta baita Debabarrenean ere. Elgoibar Debari batu zaio eremu berdera, 60tik beherako tasa erregistratu ostean, 51,99koa, hain zuzen ere. Gainera, Eibarko eta Ermuko intzidentzia-tasak ere berderantzk hurbiltzen ari dira, biak baidaude 100etik behera, Gipuzkoakoa (82,03) dagoen modu berean.

Hona Debabarrenako atzoko (irailak 27) datuak, herriz herri:

  • Soraluze +0 377,45
  • Mutriku +0 207,00
  • Eibar +0 94,63
  • Ermua +2 81,15
  • Elgoibar +0 51,99
  • Deba +0 0,00
  • Mendaro +0 0,00
  • Mallabia +0 0,00
  • GIPUZKOA +36 82,03

 

 • Okupazioa behera ospitaleetan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasa 115etik 83ra murriztu da, astebetean. Azken proben emaitzei dagokienez, Hego Euskal Herrian 8.968 proba egin zituzten atzo, eta 125en emaitza positiboa izan da. Araban 9 kasu positibo detektatu dituzte, Bizkaian 53, Gipuzkoan 36, Nafarroan 25 eta lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean beste bi.
Edonola ere, pandemiaren hedapena neurtzen duen oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) gora egin du, eta 0,89an kokatu da. Halere, 1etik behera jarraitzen du abuztuaren 18az geroztik.
Koronabirusak jotako 15 lagun eraman zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetara, eta denera 85 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 39 ZIUetan. Nafarroan, aldiz, 38 lagun daude ospitaleratuta COVID-19aren ondorioz, horietatik 11 ZIUetan.
 • Neurri murriztaileak bertan behera Nafarroan
Pandemia aurreko egoera itzuliko dira Nafarroan, barikutik aurrera. Hala iragarri du gaur goizean Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak. Izurriari kontra egiteko Nafarroako Gobernuak hartutako neurri gehienak bertan behera uztea erabaki du gobernuak, pandemiaren zikloan "aldaketa sakona" egon dela-eta. Hala ere, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da oraindik toki itxietan.

2021 09 28 covid positiboak adintarteetan irailak 27 tokikom 700x700

∞Lotura duten albisteak: