Asteon bi positibo zenbatu dituzte Elgoibarren, eta hamalau eskualdean

Barren.eus 2021ko ira. 24a, 14:03

Nabarmen egin dute behera atzemandako positiboek Debabarrenean. Astelehenetik eguenera bitartean hamalau positibo atzeman dituzte eskualdeko herrietan, aurreko astean baino 23 kasu gutxiago.

Asteon, azken lau egunetan, bi koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren (bost kutsatze baieztatu zituzten aurreko astean).

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (irailaren 13tik 16ra)

  • Mutriku +3 (0 2 0 1) 338,73
  • Soraluze +4 (1 1 1 1) 327,13
  • Elgoibar +2 (1 1 0 0) 112,65
  • Eibar +5 (3 1 0 1) 105,55
  • Mallabia +0 (0 0 0 0) 84,03
  • Ermua +0 (0 0 0 0) 81,15
  • Mendaro +0 (0 0 0 0) 47,28
  • Deba +0 (0 0 0 0) 18,34
  • GIPUZKOA +151 (45 40 24 42) 98,69

∞Lotura duten albisteak: