Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 19 pablo garrido palestinaPablo Garrido elgoibartarrak Gaza eta Cisjordania bisitatzeko asmoa du abenduan, CAPP Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera Palestinara egingo duen bidaian. Hango umeek behar dituzten materialak jasotzeari ekingo dio (arropak eta eskolako materiala), Palestinan bertan eskura emateko. 

Datorren zapatuan (azaroak 21) eta hurrengo bi zapatuetan, Maalako parkean izango da Pablo Garrido materiala jasotzen 11:00etatik 13:00etara. Bide batez, Palestinako herriarekiko elkartasuna erakusteko argazkiak jarriko ditu eta bideoak proiektatuko ditu.

Urte amaieran egingo duen bidaian Zisjordaniako umezurtegi bat bisitatuko du. Gero handik Gazara abiatuko da. Palestinarrek bizi duten egoera zailari aurre egiteko, elkartasuna garrantzitsua da bere iritziz. Horregatik, materialaren bilketan parte hartzeko eskatu die elgoibartarrei.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza