Haitiko lurrikaran kaltetuei laguntzeko misioan da Pedro Perez mendaroarra

Barren.eus 2021ko ira. 24a, 09:10

Richer eskalak 7,2 graduko indarra zuen lurrikara batek astindu zuen abuztuaren 14an Haiti, eta Gurutze Gorriak nazioarteko laguntza kanpaina jarri du martxan bertan. Kanpaina horretan ari da da parte hartzen Pedro Perez Fernandez mendaroartutako donostiarra.

Perez eginkizuna edateko ura eskuratzen laguntzea eta saneamendu egokia eta higienea bermatzea izango da, Gipuzkoako Gurutze Gorritik jakinarazi dutenez.

Ez da lehenengo aldia Pedro Perezek Gurutze Gorriaren nazioarteko larrialdi kanpaina batean parte hartzen duena. Izan ere, gutxienez beste hiru misiotan izan da. Esaterako, 2014ko azaroaren 8an Filipinetako kostaldea suntsitu zuen ‘Haiyan’ tifoiak kaltetutakoei berehalako laguntza emateko Gurutze Gorriak antolatutako taldeetako batean joan zen (Ikus erreportajea BARREN aldizkariaren 894. zenbakian -PDF-)

∞Lotura duten albisteak: