Atzo COVID-19 kasu bakarra erregistratu da Elgoibarren

Barren.eus 2021ko ira. 22a, 14:01

Astelehenean moduan, martitzenean ere bost koronabirus kasu atzeman zituzten Debabarrena eskualdean, horietako bakarra Elgoibarren.

Debabarrena eskualdean Mutrikuk du intzidentzia-tasa altuena; eremu laranjan dago, 400eko langatik oso gertu. Araba Bizkaia eta Gipuzkoan herri bakarra dago eremu gorrian: Lekeitio (913,24). Eremu laranjan bi herri bakarrik daude, horiek ere kostaldekoak Ondarroa (338,51) eta Mutriku (395,18). Eremu berdean gero eta herri gehiago daude, hamahiru une honetan.

Hona Debabarrenako atzoko (irailak 21) datuak, herriz herri:

  • Mutriku +2      395,18ko intzidentzia-tasa
  • Soraluze +1    276,80
  • Elgoibar +1    233,97
  • Mallabia +0    168,07
  • Eibar +1       120,11
  • Ermua +0      99,88
  • Mendaro +0   94,56
  • Deba +0      55,02
  • GIPUZKOA +40   110,35

Hego Euskal Herrian apur bat gora egin du positiboen kopuruak. 155 kasu berri izan ziren atzo, astelehenean baino hamar gehiago. Araban 26 kasu izan ziren, 63 Bizkaian, 40 Gipuzkoan eta 25 Nafarroan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo bizi den lagun batek ere positibo eman zuen atzo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,9ko positibotasun tasa dute –4.381 proba egin zituzten atzo–; Nafarroan, aldiz, 1.854 proba eginda, tasa %1,3koa da.

Ospitaleratuei dagokionez, Osakidetzaren menpeko erietxeetan 110 lagun daude ospitaleratuta; atzo beste 26 lagun ospitaleratu zituzten COVID-19arekin lotutako gaixotasunekin. 49 lagun daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaletako ZIUetan, bezperan baino bat gutxiago. Nafarroan, berriz, 46 lagun daude ospitaleratua, hamahiru ZIUetan.

 • 26 hildako azken astean
Azken astean, irailaren 13tik 19ra, COVID-19arekin positibo emandako 26 lagun zendu dira Hego Euskal Herrian, aurreko astean baino hemeretzi gutxiago. Pandemia hasi zenetik 4.701 dira EAEn zendutakoak eta 1.240 Nafarroakoak; guztira, 5.943 heriotza erregistratu dira Hego Euskal Herrian.

2021 09 22 hilgarritasuna EAE covid19 taula

2021 09 22 covid EAE hildakoak grafikoa

∞Lotura duten albisteak: