Aita Agirre kulturgunea morez argiztatu dute Munduko Alzheimerraren Eguna dela-eta

Barren.eus 2021ko ira. 21a, 15:29

Gaurko eguna, irailaren 21a, Alzheimerraren eguna da mundu osoan, eta Elgoibarren ere izango du oihartzuna.

AFAGI elkarteko kideek (Gipuzkoako Alzheimerdun pertsonen familiakoen elkartea), Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, Alzheimerraren eta bestelako dementzien inguruko informazioa emateko bi mahai informatibo ipiniko dituzte zapatuan, irailaren 25ean, Elgoibarren, Kalegoen plazan eta San Frantzisko kalean. Horrez gainera, Aita Agirre kulturgunea morez argiztatuta egongo da gaur, egunarekin bat eginez.