Kasu positibo bakarra zenbatu zuten atzo Elgoibarren, eta bost eskualdean

Barren.eus 2021ko ira. 21a, 13:33

Joan den asteburuan moduan, Elgoibarren koronabirus kasu positibibo bakarra atzeman zuten atzo, hilak 20, eginiko probetan.

Atzo bost koronabirus kasu positibo zenbatu zituzten Debabarrenean.

Hona Debabarrenako atzoko (irailak 20) datuak, herriz herri:

  • Mutriku +0    (376,36ko intzidentzia-tasa)
  • Soraluze +1 (251,64)
  • Elgoibar +1  (225,30)
  • Mallabia +0  (168,07)
  • Eibar +3   (116,47)
  • Ermua +0  (112,37)
  • Mendaro +0  (94,56)
  • Deba +0   (55,02)
  • GIPUZKOA +45  (118,54)

Hego Euskal Herrian 145 kasu positibo zenbatu zituzten atzo; horietatik 57 Bizkaian hauteman zituzten, 45 Gipuzkoan, 26 Nafarroan eta 11 Araban. Lurralde horietatik kanpo bizi diren beste sei lagunek ere eman zuten positibo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.723 proba egin zituzten atzo, eta beraz, positibotasun tasa %1,8koa da. Nafarroan, aldiz, 2.027 proba egin zituzten, eta hori horrela, positibotasun tasa %1,3koa da.

Erietxeetan, datuek hobera egiten jarraitzen dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo hamasei lagun ospitaleratu zituzten; egun, 114 pertsona daude Osakidetzaren mendeko erietxeetan, aurreko egunean baino hamar lagun gutxiago. ZIUn, berriz, 50 herritar daude gaixorik, aurreko egunean baino bi gutxiago. Nafarroan, bestalde, atzo hiru pertsona ospitaleratu zituzten, eta gaur-gaurkoz 45 dira Nafarroako erietxeetan dauden herritarrak. ZIUn, aldiz, hamabi lagun daude.