Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 20 elgoibar kaleaDebabarrenean 17 koronabirus positibo atzeman dituzte asteburuan, Mutrikun eta Soraluzen gehienak.

Barikutik domekara eginiko PCR eta antigeno probetan 17 kasu positibo atzeman dituzte Debabarrenean (21 positibo atzeman zituzten aurreko asteburuan. Mutrikun bost kasu gehiago zenbatu ostean, 400eko langa gainditu du intzidentzia-tasak. Lekeitiorekin batera eremu gorrian dagoen herri bakarra da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Aldiz, mutrikuk mugakide duen Deba eremu berdean sartu da. 5.000 biztanletik gorako gero eta herri gehiago daude eremu berdean, zortzi, hain justu ere. Elgoibarko intzidentziak nabarmen egin du behera, eta 233an dago orain, baina Gipuzkoako bataz bestekotik -123,81- gora dago.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (irailaren 17tik 19ra)

  • Mutriku +5 (1 3 1) 432,82
  • Soraluze +5 (3 0 2) 251,64
  • Mendaro +0 (0 0 0) 236,41
  • Elgoibar +1 (1 0 0) 233,97
  • Mallabia +0 (0 0 0) 168,07
  • Ermua +3 (3 0 0) 118,61
  • Eibar +3 (3 0 0) 112,83
  • Deba +0 (0 0 0) 55,02
  • GIPUZKOA +101 (48 27 26) 123,81

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza