Asteon bost kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurrekoan baino 11 gutxiago

Barren.eus 2021ko ira. 17a, 12:50

Astelehenetik eguenera bitartean bost koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren (16 kutsatze baieztatu zituzten aurreko astean). Debabarrenean ere behera egin dute kutsatzeek, Gipuzkoan egin duten moduan.

Debabarrena eskualdean 37 positibo zenbatu dituzte asteon, astelehenetik eguenera, aurreko astean baino zortzi kasu gutxiago. Era berean, Gipuzkoan 53 kasu gutxiago atzeman dituzte.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (irailaren 13tik 16ra)

  • Mutriku +7    (4 1 1 1) 338,73ko intzidentzia-tasa
  • Elgoibar +5   (3 0 0 2) 303,29
  • Mendaro +0   (0 0 0 0) 283,69
  • Mallabia  +0    (0 0 0 0) 168,07
  • Eibar +14      (2 1 8 3) 145,59
  • Ermua +7     (2 1 4 0) 131,09
  • Soraluze +3    (1 2 0 0) 125,82
  • Deba +1    (1 0 0 0) 91,69
  • GIPUZKOA +279    (89 70 64 56) 145,05

2021 09 17 korodata covid elgoibar irailak16ra

∞Lotura duten albisteak: