Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendariarekin eta Ane Beitia alkatearekin eta Maialen Gurrutxaga Berdintasun zinegotziarekin batera, udaleko beste zenbait zinegotzik ere parte hartu zuten ekitaldian, bai eta herriko emakume taldeetako zenbait kidek ere, besteak beste Haizea, Uluka, Emakumeen Kontseilua eta Loreak emakume taldeetako ordezkariek.
Inaugurazio ekitaldia Inazio Bereziartuako ikasleen musika saio batekin hasi zen. Ondoren, agintariek hartu zuten hitza, espazio berria aurkezteko. Gero, Biraka dantza taldekoek prestatu zuten dantza saioa egon zen. Dantzaren ostean, Uxue Alberdik eta Lorea Argaratek musika eta aldarripakena uztartu zituen saioa egin zuten. Uxue Alberdik Lilari eskainitako koplak ere musikatu zituzten (hemen irakur ditzakezue koplak: 'Gure Etxeak behar lituzke'). Virginia Imaz pailazo eta aktorearen saioarekin eman zioten amaiera Lilaren irekierarako prestatutako ekitaldiari.
- ARGAZKI-BILDUMA: Lila Emakumearen Etxearen irekiera ekitaldia, irudietan
• Lila: emakumeen arnasgune u eta babestoki
Topaketarako, eztabaidarako eta gogoetarako erreferentziazko gune izan nahi du Lilak herriko emakumeentzat; emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde borroka egiteko gunea. “Eskola feministaren erreferentziazko gunea izango da, maila fisikoan zein sinbolikoan”, zehaztu zuen Gurrutxagak. Erreferentzialtasun hori helburu jakin batzuei lotuta lortu nahi dute: emakumeen arteko harremanak, sareak eta lankidetzak sustatzeko tokia izatea nahi dute Lila, eta hein berean, Eskola Feministaren erreferentziazko espazio bihurtu nahi dute. Era berean, kontzientzia feminista garatzeko eta aktibismo soziopolitikoa lantzeko eremua izatea nahi dute, eta indarkeria sufritzen duten edota haren kontra aktiboki lan egin nahi duten emakumeentzat babesgunea. Labur esanda, herriko emakumeentzako “arnasgune”, “harrera-gune eta babestokia” izango da Lila. “Emakume libreen eremua, askotarikoa, feminista, laikoa, aktibista, askapen pertsonalerako eta indarkeriarik matxistarik gabekoa, emakume
zapalduentzako edo babesik gutxien duten emakumeentzako espazioa”, jaso dute idatziz. Herritarren parte-hartze aktiboa sustatu nahi dute bultzaileek eta elkarrekin kudeatu nahi dute espazioa. “Zerbitzu publikoaren eta kudeaketa komunitario edota sozialaren arteko eredu hibrido bat izango da”, zehaztu dute. Espazioa erakusteaz batera, agenda oso baten berri ere eman zuten atzo (beherago duzue zerrenda)
• EH Bilduren kritika
Proiektuaren sorrerako helburuekin bat egin arren, Lilari “gabezia handi bat” ikusten diola zabaldu du EHBilduk prentsa ohar bidez: kudeaketa eredua. “Zalantzagarria” iritzi dio kudeaketa
ereduari: “Emakumeen Etxearen kudeaketa, Udalarekin batera, libreki parte hartu nahi duten edo azpiegitura erabili nahi duten emakumeekin eta beren antolakundeekin ere egin beharko litzateke,
batzorde kudeatzaile baten bidez, feminismoak dituen ikuspegi eta errealitate desberdinen isla bermatzeko”. Haien esanetan, Udalaren funtzioa espazio hori zaintzea da, baina emakumeen Etxearen programazioak, zerbitzuak eta eskaintzak, nagusiki emakumeen autogestioaren bidez erabaki behar direla uste dute. Programazioaren inguruan ere kezka agertu dute EH Bildutik. Salatu dute euskararen erabilera “mugatua” dela eta datua eman dute: 16 ekintzetatik zortzi gaztelania hutsez izango dira, 5 elebitan, eta hiru euskaraz.
HITZALDIAK ETA HAUSNARKETA TALDEAK
- BRILLANDO DESDE LA MUJER QUE SOY, Belen Capaperekin. Irailak 23, 18:00, Gazteleraz.
- ESTEREOTIPOAK DESERAIKITZEN, Loredi Salegirekin. Irailak 27, 18:00, ele bietan.
- GORDOFOBIA, Irati Garciarekin. Urriak 7, 18:00, gazteleraz.
- LANDA-EREMUKO EMAKUMEAK MUJERES RURALES, Loredi Salegirekin. Urriak 25, 18:00, ele bietan.
- BAKARRIK BAI DA BAI, Loredi Salegirekin. Azaroak 29, 18:00, ele bietan.
- JAZARPENA EZKUTATZEN DUTEN PIROPOAK. Abenduak 20, 18:00, ele bietan.
ZINE FORUMAK ETA DOKUMENTALAK
- Irailak 24, LA MODISTA, 19:00. Antolatzailea: HAIZEA.
- Urriak 29: NUEVE VIDAS, 19:00. Antolatzailea: HAIZEA.
- Azaroak 18: FABRICANDO MUJERES 2.0 dokumentala, 18:00.
- Azaroak 19: ZINE FORUMA, 19:00. Antolatzailea: HAIZEA.
- Abenduak 17: DANCING AT THE BLUE IGUANA, 19:00. Antolatzailea: HAIZEA.
IKASTAROAK ETA TAILERRAK
- IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA, Loredi Salegirekin: Irailak 13, urriak 18, azaroak 15 eta abenduak 13, 18:00-20:00, gazteleraz. Izen-emateak: https://labur.eus/Lila2021.
- IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA, Eider Perezekin: asteartetan, azaroaren 2tik 30era, 18:00-20:00, euskaraz.
- LIDERAZGO DE MUJERES, Eskar Larrinagarekin. Asteazkenero, 17:00-19:30, gazteleraz. Izen-emateak: PITXINTXU / haizeataldea@gmail.com.
- LITERATURA FEMINISTA, Consuelo Carrererekin. Hilabeteko azken asteartean, 18:00-20:00, gazteleraz. Izen-emateak: PITXINTXU / haizeataldea@gmail.com.
- LITERATURA SORKUNTZA, Jasone Osororekin: irailak 21, urriak 19, azaroak 23 eta abenduak 14, 18:00, ele bietan. Izen-emateak: PITXINTXU / haizeataldea@gmail.com.
- MAITATU ETA ZAINDU, Loredi Salegirekin. Irailak 22: LAS HERIDAS DE LA INFANCIA. Urriak 6: MÁSCARAS. Azaroak 10: MERECIMIENTO. Abenduak 1: TÉCNICAS PARA EMPODERARNOS. 18:00-20:00, gazteleraz. Izen-emateak: PITXINTXU / haizeataldea@gmail.com.
- BRILLANDO DESDE LA MUJER QUE SOY, Belen Capaperekin. Urriak 30: RECORDANDO QUIEN SOY. Azaroak 20: MI PODER PERSONAL. Abenduak 4: AUTOCUIDADO. 10:00-20:00 150€ hiru saioak (saio soltea 70€). Gazteleraz. Izen-emateak: https://labur.eus/empoderamientoLila.
IKUSKIZUNAK
- OTSANDREAK KORRIKA, Amaia Zinkunegirekin. Azaroak 11, osteguna 18:00, euskaraz. Izen-ematea: https://labur.eus/Lila-ikuskizunak.
- LUZE EDO MOTZ (Binakako bakarrizketak), Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Abenduak 16, osteguna 18:00. Euskaraz. Izen-ematea: https://labur.eus/Lila-ikuskizunak.