Koronabirus kasurik ez, bigarren egunez jarraian

Barren.eus 2021ko ira. 16a, 13:35

Atzo guztira hamahiru koronabirus kasu positibo baieztatu zituzten Debabarrenean, horietatik bakar bat ere ez Elgoibarren zein Mendaron.

Bigarren egunez jarraian ez dute kasu positiborik atzeman Elgoibarren eta 303,29ra jaitsi da intzidentzia-tasa. Era berean, Mendaron ere ez dute positibo berririk zenbatu, laugarren egunez jarraian.

Hona Debabarrenako atzoko (irailak 15) datuak, herriz herri:

  • Mutriku +1 (319,91ko intzidentzia-tasa)
  • Elgoibar +0 (303,29)
  • Mendaro +0 (283,69)
  • Mallabia +0 (168,07)
  • Eibar +8 (163,79)
  • Ermua +4 (143,58)
  • Soraluze +0 (125,82)
  • Deba +0 (91,69)
  • GIPUZKOA +64 (152,82)

 Atzo 7.668 proba diadnostiko egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta horietatik 264k eman zuten positibo; %3k baino zertxobait gehiagok. erenegun baino 24 positibo gehiago diren arren, egoerak nahiko bare jarraitzen du, egonkor. Lurraldeka, Bizkaian baieztatu dituzte kasu berri gehien: 131. Gipuzkoan 64 izan dira, Nafarroan 49 eta Araban hemezortzi.
Uneotan COVID-19ak jotako 218 lagun daude Osakidetzaren mendeko zentroetan, horietatik 52 Zainketa Intentsiboen Unitateetan (ZIU). Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 40 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta Nafarroan bat bera ere ez.

 • 45 hildako azken astean
Atzematen dituzten positiboen kopurua eta positiboasuna apaltzen ari bada ere, heriotzen datuak gora egin du. Azken astean, irailaren 6tik 12ra, COVID-19arekin positibo emandako 45 lagun zendu dira Hego Euskal Herrian (44 lagun hil ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta lagun bat Nafarroan). Hala, aurreko astean baino hamar lagun gehiago dira hildakoak.
Pandemia hasi zenetik 5.903 lagun hil dira koronabirusa harrapatuta (4.669 EAEn eta 1.234 Nafarroan).
Beheko grafikoan EAEko heriotzen datuak ageri dira, adin-tarteetan banatuta:

2021 09 15 heriotzak covid19 grafikoa adintarteak tokikom 700x700

∞Lotura duten albisteak: