Elgoibarko Memoriaren ibilbidearen zati bat aurkeztu eta 36ko gerran Zirardamendin hildakoak omenduko dituzte domekan

Barren.eus 2021ko ira. 15a, 12:51

Zirardamendin 36ko gerran hildako gudari eta milizianoak oroitzeko urtero egin ohi den ekitaldiaren barruan, Elgoibarko Memoriaren Ibilbidearen zati bat aurkeztuko dute domekan, hilaren 19an, Aiastian.

Murkaikupe pilotalekuan 11:00etatik aurrera egingo duten ekitaldian izango dira, besteak beste, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Jose Antonio Rodriguez Ranz, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza sailburuordea; Ane Beitia, Elgoibarko alkatea, eta Patxi Juaristi eta Iñaki Goiogana ikertzaileak eta proiektuaren kolaboratzaileak. Era berean, 36ko gerra hartan protagonismo berezia izan zuten hainbat udalerritako alkateak ere gonbidatu dituzte ekitaldira. Izan ere, Gogora Institutuak Memoriaren beste ibilbide batzuk ere sustatu nahi ditu. Altzolatik Kalamuara arteko zatian fronteko puntu esanguratsuenak markatuko dituzte, eta domekan, Aiastiatik Zirardamendiko hobietarainoko arteko zatia egingo dute oinez, aurkezpen ostean.

∞Lotura duten albisteak: