Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 14 elgoibar eskailerak artekale barrenKoronabirusaren hedapenaren berri ematen duen intzidentzia-tasak abiada bizian egin du behera azken asteetan, baina, polikiago jaisten dihardu orain. Debabarrena eskualdean hamahiru kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietatik hiru Elgoibarren.

Debabarrena eskualdeko herri handietako intzidentzia-tasa 248koa da; eta, Gipuzkoakoa 171,84koa. Elgoibar eta Mutriku eremu laranjan daude Debabarrenean, eta 5.000 biztanletik gainerako hiru herriak horian: Ermua, Eibar eta Mutriku. Atzo, hilak 13, hamahiru kasu positibo zenbatu zituzten eskualdean (joan den asteburuan, hiru egunetan, 21 atzeman zituzten). Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herri bakarra dago eremu gorrian, Lekeitio, 954,75eko intzidentziarekin. Eremu laranjan, berriz, bost herri daude: Zalla, Aretxabaleta, Errenteria, urnieta, Mutriku eta Elgoibar.

 • Hona Debabarrenako atzoko (irailak 13) datuak, herriz herri:

  • Elgoibar +3    (355,29ko intzidentzia-tasa)
  • Mutriku +4     (338,73)
  • Mendaro +0    (283,69)
  • Ermua +2    (212,25)
  • Eibar +2    (192,91)
  • Mallabia +0    (168,07)
  • Deba +1    (146,71)
  • Soraluze +1    (100,65)
  • GIPUZKOA +89    (171,84)

 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.289 test egin zituzten atzo, eta 218 lagunek eman zuten positibo –Araban 21, Bizkaian 100, Gipuzkoan 89 eta lurralde horietatik kanpoko herritarren artean zortzi–; positibotasun tasa, beraz, %3,5ekoa izan zen atzo. Nafarroan, ostera, proba egin zuten 1.558 lagunetatik 27k besterik ez zuten eman positibo, hau da, proba egin zutenen %1,7k. Hortaz, Hego Euskal Herrian COVID-19ak eragindako pandemia asko ari da apaltzen.

Atzoko datuen arabera, Osakidetzaren ardurapeko erietxeetan COVID-19ak jotako 54 lagun ospitaleratu zituzten, eta egun 166 lagun daude ospitaleratuta; 31 dira ZIUn dauden gaixoak. Nafarroan, berriz, bi lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta gaur-gaurkoz 62 dira erietxean dauden herritarrak; ZIUn larri daudenak, berriz, hamazazpi dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia tasak beste bost puntu egin du behera, eta 166,39an kokatu da.

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza