Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 13 elgoibar kalebarren kulturetxeaJoan den asteburuan bost koronabirus positibo atzeman badituzte ere, behera egin du Elgoibarko intzidentzia-tasak.

Debabarrenean 21 positibo atzeman dituzte azken hiru egunetan (29 atzeman zituzten aurreko asteburuan), horietatik bost Elgoibarren eta beste bat Mendaron. Une honetan 363,95ko intzidentzia du Elgoibarrek (485,27koa zuen barikuan) eta 283,69koa Mendarok, biak daude Gipuzkoako (174,06) batez bestekoaren gainetik. Gaur gaurkoz, 5.000 biztanletik gorako herri bakarra dago Gipuzkoan 400etik gorako intzidentzia-tasarekin: Aretxabaleta (409,60).

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (irailaren 10etik 12ra)

  • Elgoibar +5     (1 4 0) 363,95ko intzidentzia-tasa
  • Mendaro +1     (0 1 0) 283,69
  • Mutriku +3     (0 3 0) 282,27
  • Ermua +3     (2 1 0) 218,49
  • Eibar +7     (3 4 0) 196,55
  • Mallabia +1    (0 0 1) 168,07
  • Deba +0    (0 0 0) 128,37
  • Soraluze +1    (0 1 0) 75,49
  • GIPUZKOA +180     (77 63 40) 174,06

 • Positibotasuna behera Hego Euskal Herrian
Domekan 158 kasu positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian –240 izan ziren aurreko igandean, irailaren 5ean–; hain justu, 61 Bizkaian, 40 Gipuzkoan, 39 Nafarroan, hamazazpi Araban eta bat lau lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean. Proba egindakoen %3,2k eman zuten positibo atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beraz, positibotasun tasak nabarmen egin du behera: %5,1ekoa izan zen osteguneko probetan. Abuztu amaieratik hona ia 170 puntu egin ditu behera intzidentziak. Nafarroan, baina, igo egin da positibotasun tasa: %3,7koa izan zen ostegunean, eta %5ekoa atzo.
Oinarrizko birsorkuntza datuari lotuta, asteburuan gora egin du: 0,81ekoa da orain. Halere, datuaren arabera, pandemia ez da hedatzen ari –ez delako 1,00 baino zenbateko handiagoa–.
Atzoko datuen arabera, Osakidetzaren ardurapeko erietxeetan, COVID-19ak jotako 170 lagun daude ospitaleratuta; 57 dira ZIUn daudenak. Ostiralean 29 ospitaleratze berri izan ziren Osakidetzan, hemeretzi larunbatean eta 26 atzo. Nafarroan, berriz, lau lagun ospitaleratu dituzte, eta gaur-gaurkoz 65 dira erietxean dauden gaixoak; ZIUn larri dauden herritarrak, berriz, hogei dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia tasak beste zortzi puntu egin du behera, eta 172,34an kokatu da.

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza