Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 09 gautena elgoibar santa klaraSanta Klara komentua izan zenaren zati bat, 560 metro koadroko espazioa, Gautenari laga zion iazko abenduan Elgoibarko Udalak, eta Gautenako erabiltzaileek hartu dute lekua Santa Klaran.

Lau urterako hitzarmena sinatu zuten bi aldeek, beste lau urterako luzatzeko aukera mahai gainean jarrita. Eta hasierako lehen egokitzapen batzuk eginda, hasi dira Gautenakoak espazio hori erabiltzen, bai eta Elgoibarko Nuala elkarteko familiak ere. “Espazio horrek aukera eman digu zerbitzu gehiago eman ahal izateko, inguru honetan beharra egon badagoelako”, azaldu du Amaia Lopetegi Gautena elkarteko zuzendariak.

Ahal den obra txikiena eginda ahalik eta probetxu handiena ateratzen saiatu gara komentua zenari. Hori da gurea: baliabideak beti eskas direnez, gutxirekin asko egitea”, azaldu du Amaia Lopetegi Gautena elkarteko zuzendariak. Debalde laga zion Elgoibarko Udalak lokalaren zati bat Gautenari lau urterako, bai eta komentu inguruko berdeguneak erabiltzeko aukera ere aldi horretan, eta hitzarmemean jaso zuten hango hornidura-gastuak (ura, argindarra, gasa, telefonoa...) bere gain hartu beharko zituela elkarteak. 2020ko abenduaren azken aldera izenpetu zuten agiria bi aldeek, eta geroztik, komentua zena beren erabiltzaileen beharretara egokitzen jardun dira Gautenakoak, beti ere Udalaren oniritziarekin. Oinarrizko egokitzapenak eginda (bereziki segurtasunari eta irisgarritasunari lotutakoak), uztailean hasi zen Santa Klaran zerbitzua ematen Gautena. “Pozik gaude, ezin pozago, inguru honetan geneukan behar bati erantzuteko aukera ematen digulako espazio honek”, zehaztu du Lopetegik.

2021 09 09 gautena elgoibar santa klara eserita

 • Bizi kalitatea hobetzeko zerbitzua
1978an sortu zuten Gipuzkoan Gautena, Autismoaren Espektroko Nahasmena edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko, eta gaur egun, 80 bat laguni ematen diete zerbitzua Debabarrenean. Zerbitzuak ezberdinak dira. Batetik, arreta klinikorako bulegoa dute, Eibarren, Argatxan. Bulego horretan topatzen dituzte babesa eta jasotzen dituzte egunero sortzen diren erronkei aurre egiteko argibideak 18 urtez azpiko seme-alabak dituzten Gautenako familiek. Psikologo bat du han Gautenak, baina zerbitzua osatzeko, mediku psikiatra bat ere badute, Donostian. “Izan ere, autismoa bezalako diagnostiko batek familien bizi proiektua hankaz gora jartzen du sarri eta euren bizimodua erabat aldatu edo birmoldatu behar izaten dute”.

Era berean, bi gela iraunkor ere baditu Gautenak gure eskualdean. “Gipuzkoan 21 gela iraunkor dauzkagu guztira, eta bi, hor, zuen inguru horretan. Beharra, beraz, badago hor gehiagorako”. Geletako bat, Lehen Hezkuntzakoa, Elgoibarko Herri Eskolan dago, eta bestea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa, Eibarko Mogel Isasi institutuan. Premia bereziko ikasleak baino ez dituzten gelak dira gela egonkorrak, eta gaur, hamar ikasle daude eskolatuta guztira Elgoibarko eta Eibarko bi gelotan.

Autonomia mugatua duten pertsonen garapen pertsona eta soziala, autonomia eta gizarteratzea erraztera bideratutako laguntza ematen dute Gautena bezalako elkarteek, eta aisialdiak aparteko lekua du hor. Duela hamar bat urtetik uztailean udaleku irekiak antolatu ohi dituzte Eibar, Elgoibar eta Mendaroko haur eta gaztetxoentzat asteburuetan eta oraintsu arte Elgoibarko parrokiak lagatako lokal batean bildu ohi ziren. Aurten, baina, Santa Klarako espazioa erabili dute honetarako. Aisialdi egokituko programa bat ere eskaintzen dute Eibarren aspalditxotik, eta duela 5 bat urte Elgoibarren ere, udal ludotekan.

 • "Santa Klarako espazioak arnasa handia eman digu”
“Espazioak falta ditugu guk. Betiko borroka dugu. Zerbitzu gehiago eskaintzeko lekua izatea ezinbestekoa zaigu, eta Santa Klarakoak arnasa handia eman digu”, zehaztu du Lopetegik. Espazio itxia da, pribatua, eta inguruan lorategia du, kanpoko ekintzetarako leku lasaia eta aproposa, eta gainera, herrigunetik oso gertu dago, eta horrek ahalbidetzen die “ingurukoekin harremantzea, herriak eskaintzen dituen baliabideak baliatzea, eta inklusioaren alde bidea egitea”. Komentuko goiko solairuan, mojen gelak izandakoak egokitu eta hamaika logela atondu dituzte, eta espazio hori desgaitasuna duten haur eta gazteentzako aisialdi eta Atseden programa martxan jartzeko baliatu nahi dute. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmendutako programa da, asteburuetakoa, eta izenak berak argitzen du zertarako sortua den: “Haur eta gaztetxo hauen etxekoei arnasa emateko”. Erabiltzaileak, Gipuzkoa osokoak izango dira. Iraila bukaera aldera hasi nahiko lukete Atseden Programa eskaintzen, baina espazioa prest dago dagoeneko, eta, abuztuan, udaleku itxietan izena emandakoek erabili dute.

 

∞Lotura duten albisteak:

2021 09 09 danobatgroup elkar eragin gautena kuadrillan2021 07 05 elgoibar

2021 09 10 gautena elgoibar santa klaran jolasean

2021 09 10 gautena elgoibar santa klaran

2021 09 09 gautena elgoibar santa klara b1

2021 09 09 gautena elgoibar santa klara komentu

2021 09 09 gautena elgoibar santa klara 4

2021 09 09 gautena elgoibar santa klara 3

 

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza