Irailaren 15ean zabalduko dute Lila, Elgoibarko Emakumeen Etxea

Barren.eus 2021ko ira. 9a, 15:27

LILA izena izango du Elgoibarko Emakumeen Etxeak eta irailaren 15ean, eguaztena, zabalduko dute.

San Frantzisko kaleko 21 zenbakian, King-kong eaikinean, dagoen Emakumeen Etxea sortzeko eraberritze-lanak amaituta daude, eta Udaleko Berdintasun Sailak herriko emakume eta eragileekin, Emakumeen Kontseiluaren laguntzaz, definitu dute kudeaketa eredua.

2021eko urtarrilean ekin zien Elgoibarko Udalak Elgoibarko Emakumeen Etxea eraikitzeko lanei. Aurrez, parte-hartze prozesu batean landu zuten proiektua herriko emakumeekin. Gotzon Garate Udal Liburutegia egon zen espazioaren erdia erabili da, 150 metro koadro inguruko azalera duen Emakumeen Etxea sortzeko.

Irekiera ekitaldia gonbidapen bidezkoa izango da eta Udal ordezkariez gain, herriko eragile eta emakume taldeak egongo dira gonbidatuta. Bertan 2021eko udazkenari begirako programazioa ere aurkeztuko dute.

2021 09 09 2021 04 28 EmakumeenTxokoa bisita elgoibar udala

∞Lotura duten albisteak: