Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 06 elgoibar plazaAsteburuko datuen ondoren, Elgoibarko intzidentzia-tasa 441,94era igo da eta eremu gorrian sartu da. Elgoibarrekin batera, Deba eta Lasarte-Oria dira eremu gorrian dauden lurraldeko herri bakarrak.

Araban ez dago 5.000 biztanletik gorako udalerririk eremu gorrian eta Bizkaian bost dira (Balmaseda, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Zalla).

Joan den asteburuan bederatzi koronabirus kasu positibo baieztatu dituzte Elgoibarren eta eremu laranjatik gorrira igaro da, 100.000 biztanleko 441,94 kasu baitaude. Elgoibarrekin batera, Deba ere eremu gorrian dago eskualdean. Debabarrenean 29 positibo atzeman dituzte azken hiru egunetan.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (irailaren 3tik 5era)

  • Soraluze +0 (0 0 0) 528,43-ko intzientzia-tasa
  • Deba +2 (0 2 0) 421,79
  • Elgoibar +9 (3 6 0) 441,94
  • Ermua +5 (1 2 2) 305,89
  • Mutriku +0 (0 0 0) 301,09
  • Eibar +12 (5 4 3) 291,18
  • Mendaro + 1 (1 0 0) 236,41
  • Mallabia +0 (0 0 0) 0,00
  • GIPUZKOA +254 (97 100 57) 249,29

 • Positibotasuna behera Hego Euskal Herrian
Atzo, 32 kasu atzeman zituzten Araban, 116 Bizkaian, 57 Gipuzkoan, 31 Nafarroan eta lau lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako positibotasun tasa %5,7koa da 3.658 proba egin ondoren. Nafarroan, ostera, 711 proba egin zituzten, eta positibotasun tasa %4,4ean kokatu da. Hala, Hego Euskal Herrian positibo kopurua behera egiten ari da egunez egun. Era berean, bilakaera aztertuta, lausotzen ari da gazteenen eta helduagoen artean zegoen positiboen aldea.
Aldiz, goranzko joera hartu du asteburuan oinarrizko birsorkuntza datuak: 0,78tik 0,83ra igo da. Halere, datuaren arabera, pandemia ez da hedatzen ari –ez delako 1,00 baino zenbateko handiagoa–.
Ospitaleei dagokienez, atzo 35 pertsona ospitaleratu zituzten Osakidetzaren mendeko erietxeetan, eta gaur-gaurkoz 193 lagun dira ospitaleetan gaixorik daudenak, joan den ostiralean baino ia ehun lagun gutxiago. Zainketa bereziak behar dituztenak, berriz, 71 dira; datu horrek ere behera egin du zerbait. Nafarroan, ostera, bi pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 70 dira egoera horretan dauden herritarrak. ZIUn, berriz, 24 lagun daude.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza