Etxebizitzetan hobekuntza lanak egiteko, 37.500 euroko dirulaguntza lerroa zabaldu du Mendaroko Udalak

Barren.eus 2021ko ira. 7a, 08:14

Etxebizitza eraikinetan hobekuntzak egiteko dirulaguntzak banatuko ditu Mendaroko Udalak, EH Bilduk proposatuta. Deialdia abuztuaren 5ean argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta beraz, zabalik dago eskaerak egiteko epea. Aipagarria da 2021. urtean egindako lanak ez ezik 2020an egindakoak ere lagunduko dituztela diruz.

Mendaroko Udalaren web orrian (www.mendaro.eus) kontsulta daitezke deialdiaren oinarriak, baina honako lanak dira diruz lagunduko dituztenak:

  • Irisgarritasuna hobetzekoak (igogailuak, arrapalak...).
  • Fatxaden berritzea.
  • Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak eskatutako lanak.
  • Efizientzia energetikoa hobetzeko lanak (isolamendu termikoak eta abar).
  • Autokontsumorako Energia Elektriko Fotovoltaikoko Instalazioak jartzea.
  • Mugikortasun mugatua edo zentzumenezko desgaitasuna dutenentzat egin beharreko egokitzeak.
  • Kanpo arotzeria ordezkatzea (ateak, leihoak...).
  • Etxebizitza hutsak alokairuan jartzeko egokitzapen lanak.

Zehaztasun gehiagorako jo Mendaroko Udalaren web orrira.