Bihar zabalduko dute igeriku gaineko aparkalekua

Barren.eus 2021ko ira. 2a, 13:59

Elgoibarko Udalak aparkaleku berria egokitu du igerileku berriaren gainean, eta bihartik bertan aparkatzeko aukera egongo da. 42 plaza ditu guztira, eta horietatik bi leku ezinduentzako gorde dituzte. Meka inguruan beste 18 aparkaleku sortu dituzte.

Bihartik aurrera erabilgarri egongo da Olaizaga Kiroldegiko igerileku berrien estalkian eraiki duten aparkalekua. 42 ibilgailurentzako lekua dauka, eta horietatik bi, ezinduentzako aparkalekuak izango dira. Meka eraikinetik egokitu dute aparkalekurako sarrera, eraikinaren eskubiko aldetik. Sarrera horretan, bestalde,  beste 18 auto aparkatzeko lekua egokitu dute, eta oinezkoentzako ibilbidea hobetu dute.  Guztira, beraz, Meka eta kiroldegi inguru horretan 60 ibilgailuk aparkatzeko lekua egongo da. Oraingoz, oinezkoentzako sarbidea ere Meka eraikinetik jarri dute, eskailera berriak eta igogailua bukatu artean.