Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 01 elgoibar kalegoen frontoiaAbuztuan, guztira, 84 kasu positibo izan dira Elgoibarren (154 izan ziren uztailean). Astelehenean eremu gorrian sartu zen Elgoibar, eta martitzenean, 632,48ko intzidentzia-tasa geneukan; gaur, aldiz, 372,62era jaitsi da.

Egoera hobea dute Mendaron. Abuztu osoan, 11 kasu izan dituzte (25 zenbatu zituzten uztailean), eta gaur, 189,13ko intzidentzia-tasa zuten.

 

2021 08 31 korodata covid datuak elgoibar abuztuak 31ra

Cavid-19aren hedapena eteteko hartutako neurriak malgutu zituen astelehenean Eusko Jaurlaritzak eta gaurtik indarrean daude. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan zuen joera aldaketa “argia” dela, baina hala ere, prebentzio neurriei eusteko eskatu zuen, datozen asteak bosgarren olatua menderatzeko aste erabakigarriak izango direla arrazoituta. Malgutzea edukiera kontutan etorri da batez ere. Orokorrean, lokal eta instalazio guztien edukiera handitu da, %60ra.
Dena den, badaude salbuespenak. Taberna eta jatetxeetan, esaterako, barruko edukiera %50ekoa da. Kultura eta kirol ekitaldietan, bestalde, gehienez 600 lagun elkartu ahal izango dira, ekintzak barruan diren kasuetan: Kanpoan baldin badira, gehienez 800 lagun hartu ahal izango dituzte. Hala ere, lokal handietan, 1.600 eta 5.000 pertsona artean sar daitezkeen lekuetan, 800 pertsonaraino sartzeko aukera eman dute, eta aire zabalean, 1.200 lagun. 5.000 lagun baino gehiago sar daitezkeen lekuetan, futbol-zelaietan esate baterako, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
 • Ikasturte berria
Ikasturte berriaz ere jardun zen Osasun sailburua. Goiztiarrenak irailaren 8an itzuliko dira eskolara gurean, eta joan zen ikasturteko prebentzio neurri nagusiak bete beharko dituzte. Hau da, maskara jantzi beharko dute 6 urtez gorakoek, metro eta erdiko segurtasun tartea mantendu beharko dute elkarren artean ikasle eta gainerakoek... Hori bai, txertoaren pauta osoa hartuta duten ikasleek ez dute berrogeialdirik egin beharko, positibo baten kontaktu zuzena izanda ere. Era berean, barnetegiak antolatu ahal izango dira aurten eta eskolaz kanpoko jarduerari ere bide emango zaio, ahal den neurrian, eskolako “bizikidetza talde iraunkorrak” mantenduta.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza