Barikuan egingo duten odol ateratze saiorako 50 lagun behar dituzte

Barren.eus 2021eko irailaren 1a

Elgoibarko odol emaleen elkartetik jakinarazi dute 50 odol emaile behar dituztela bariku honetan, irailaren 3an, egingo duten odol ateratzerako.

Jubilatuen Biltokian egingo dituzte odol ateratzeak, 16:30etik 20:30era. Arduradunek eskatu dute aurrez izena emateko, 623 328 408 telefonora deituta (15:00etatik 20:00etara) edo watsappera idatzita.

2021 09 01 kartela odol ateratzea