Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 30 elgoibar kaleaAstelehenetik eguenera 26 koronabirus kasu positibo zenbatu dituzte Elgoibarren (42 izan ziren aurreko astean). Mendaron ere behera egin dute baieztatutako kasuek, aurreko astean baino bost gutxiago atzeman baitituzte, lau orotara.

Asteon, astelehenetik eguenera, 172 debabarrendarrek eman dute positibo PCR eta antigeno probetan, aurreko astean baino hiru gehiago (169 positibo atzemann zituzten aurreko astean). Eskualdeko herri handi guztiak daude eremu gorrian.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (uztailaren 26tik 29ra)

  • Mutriku +17    (1 astelehenean; 5 martitzenean; 7 eguaztenean 4 eguenean) 1204,37ko intzidentzia-tasa
  • Eibar +78    (6 23 29 20) 957,27
  • Deba +11    (7 1 3 0) 935,26
  • Mallabia +3    (0 2 0 1) 924,37
  • Elgoibar +26    (1 12 10 3) 883,88
  • Mendaro +4    (1 1 1 1) 851,06
  • Ermua +28    (6 6 10 6) 461,95
  • Soraluze +5    (0 1 4 0) 276,80
  • GIPUZKOA +1646    (361 433 464 388) 826,42

 

Atzo 14.551 PCR eta antigeno proba diagnostiko egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta horietatik 1.696 izan ziren positiboak. Hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %11koa da positibotasun tasa, eta Nafarroan, berriz, %13,9koa. Lurraldez lurralde, Bizkaian (776) zenbatu zuten kasu kopuru altuena, eta, ondoren, Gipuzkoan (388), Nafarroan (381) eta Araban (131). Lurralde horietatik kanpo bizi direnen artean hogei kasu positibo hauteman zituzten.
Oinarrizko birsorkuntza datuak behera egiten jarraitu du: 0,94koa da.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 243 lagun daude izurritearen eraginez Osakidetzaren mendeko erietxeetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 55 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, herenegun baino hamabi gehiago. Zaintza bereziak behar dituzten pertsonak, berriz, 62 dira hiru lurralde horietan, aurreko egunean baino bi lagun gehiago.
Nafarroan 128 lagun daude ingresatuta eta horietatik 21 daude ZIUn.

2021 07 30 korodata elgoibar covid19 uzt29ra

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza