Elgoibarren 24 kasu positibo baieztatu dituzte asteburuan, eta bost kasu Mendaron

Barren.eus 2021ko uzt. 26a, 12:17

Debabarrena eskualdean 148 koronabirus kasu baieztatu dituzte azken hiru egunetan, aurreko asteburuan baino 71 gehiago. Elgoibarren eta Mendaron ere gora egin dute kutsatzeek aurreko asteburuarekin alderatuta.

Gipuzkoako intzidentzia-tasaren bataz bestekoa gainditu du asteburu honetan Elgoibarrek. 100.000 biztanleko 800 positiboren langa gainditu du; hain zuzen, 840 kasu pasatxoko tasa dauka. Gipuzkoakoa 824,61an dago. Izan ere, azken hiru egunetan 24 kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren, bederatzi barikuan, zortzi zapatuan eta zazpi domekan. Mendaron ere gora egin dute kutsatzeek eta bost kasu atzeman dituzte asteburuan.

Gipuzkoan 34 udalerri (Donostia barne) daude 5.000 biztanletik gorakoak, eta horietatik 32 daude eremu gorrian. Bi herri bakarrik daude eremu gorritik at: Legazpi (368,65) -eremu laranjan- eta Usurbil (253,65) -eremu horian-.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (uztailaren 23tik 25era)

  • Mutriku +12 (5 barikuan;  1 zapatuan; 6 domeka) 1279,64-ko intzidentzia-tasa
  • Elgoibar +24 (9 8 7) 840,55
  • Eibar +71 (21 31 19) 833,52
  • Deba +8 (2 1 5) 825,23
  • Mallabia +3 (1 1 1) 756,30
  • Mendaro +5 (1 2 2) 661,94
  • Ermua +24 (8 13 3) 349,58
  • Soraluze +1 (0 1 0) 201,31
  • GIPUZKOA +1.142 (464 366 312) 824,61

∞Lotura duten albisteak: