Hogei kasu positibo baieztatu zituzten atzo Elgoibarren eta lau Mendaron

Barren.eus 2021ko uzt. 23a, 12:27

Koronabirus kasuak nabarmen igo dira asteon Elgoibarren. Astelehenetik eguenera 42 kasu positibo zenbatu zituzten, aurreko astean atzemandakoen bikoitza. Elgoibarren 30 kasu baieztatu dituzte azken bi egunetan.

Olatuaren aparrean jarraitzen du Hego Euskal Herriak, eta baita Debabarrena eskualdeak ere. Asteon, astelehenetik eguenera, 169 debabarrendarrek eman dute positibo PCR eta antigeno probetan, aurreko astean baino 65 gehiago (104 positibo atzemann zituzten aurreko astean). Eskualdeko herri handi guztiak daude eremu gorrian, Ermua izan ezik.

Elgoibarren hogei positibo baieztatu zituzten atzo, pandemia hasi zenetik egun bakarrean detektatutako kopuru handienetarikoa. Intzidentzia-tasa bikoiztu egin da astebetean: joan den barikuan 294,63an zegoen eta gaur 649,91koa da.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (uztailaren 19tik 22ra)

  • Mutriku +15 (2 astelehenean; 2 martitzenean; 5 eguaztenean; 6 eguenian) 1392,55ko intzidentzia-tasa
  • Deba +16 (3 4 3 6) 696,86
  • Elgoibar +42 (6 6 10 20) 649,91
  • Eibar +70 (10 17 18 25) 633,33
  • Mallabia +3 (0 0 1 2) 588,24
  • Mendaro +9 (2 2 1 4) 472,81
  • Soraluze +1 (0 1 0 0) 402,62
  • Ermua +13 (0 2 4 7) 212,25
  • GIPUZKOA +1967 (440 481 482 564) 778,25

Atzo, hilak 22, egindako 15.659 PCR eta antigeno probetatik, 2.216 izan ziren emaitza positiboa izan zutenak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan: Hau da, positiboen kurbak oraindik ez du goia jo. Lurraldeka atzemandako kasuei dagokionez, 66 kasu erregistratu ziren Bizkaian, 564 Gipuzkoan, 447 Nafarroan, 197 Araban eta 42 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Positibotasun tasak ere oso altua izaten jarraitzen du; %14,1ekoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %14,5ekoa Nafarroan. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) pandemia kontrolpean izateko gomendatutako % 5etik urruti egoten jarraitzen du.
 • Ospitaleetako presio gorantz, apurka apurka
Aurreko egunean baino bi lagun gehiago daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan, eta zazpi gehiago plantan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 229 lagun daude -aurreko astean baino 72 gehiago– Osakidetzaren menpeko ospitaleetan Covid19 gaitzaren ondorioz, eta esan moduan, horietatik 50 daude ZIUetan. Nafarroan, aldiz, 79 pertsona daude ospitaleratuta, eta hamalau dira ZIUetan daudenak.

2021 07 23 korodata elgoibar covid19 uzt22ra

2021 07 23 korodata mendaro 1 

∞Lotura duten albisteak: