Hamar koronabirus kasu zenbatu zituzten atzo Elgoibarren

Barren.eus 2021ko uzt. 22a, 12:30

Atzo Covid-19 birusaren hamar kutsatu berri agertu ziren Elgoibarren, eta beste kasu positibo bat Mendaron. Guztira 42 debabarrendarrek eman zuten positibo.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko eguneratua plazaratu du gaur eguerdian. Eguaztenean eginiko PCR eta antigeno azterketetek 42 koronabirus kasu berri azaleratu dituzte Debabarrenean (aurreko egunean 34 kasu atzeman zituzten). Eibarren eta Elgoibarren zenbatu dituzte positibo gehien

Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 21) datuak, herriz herri:

  • Mutriku +5    (1298,46ko intzidentzia-tasa)
  • Deba +3     (586,83)
  • Eibar +18    (556,89)
  • Elgoibar +10   (476,60)
  • Mallabia +1    (420,17)
  • Soraluze +0    (402,62)
  • Mendaro +1    (283,69)
  • Ermua +4    (187,28)
  • GIPUZKOA +482   (736,75)

 

∞Lotura duten albisteak: