Zuhur eta arretaz jokatzeko eskatu dute Udaleko agintariek, eta bide batez, une honetan indarrean dagoen araudia gogorarazi dute:
- Maskara erabili behar da barruko espazioetan, eta kanpoko espazioetan, pertsonen arteko distantzia gomendagarria ezin denean ziurtatu. Pertsonen artean 1,5 metrotako distantzia mantendu behar da.
- Ez da parte hartu behar indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta neurriak ziurtatu ezin daitezkeen bilkuretan, festetan edo ekitaldietan; ez kanpoan, ez barruan.
- Gehienez 6 pertsonako taldeetan bildu daiteke.
- Barruko espazioa etengabe aireztatu behar da.
- Sintoma susmagarririk izanez gero, hau da, eztula, eztarriko mina, sukarra, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, etxean isolatu eta osasun zentroarekin harremanetan jarri behar da.
- COVID 19 proba batean positibo emanez gero edo probaren batean positibo eman duen norbaiten kontaktu zuzena izanez gero, bilaketa zerbitzuetako langileei lagundu behar zaie.