Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 21 elgoibar kalea sanbartolome kalebarrenAtzoko probetan sei positibo baieztatu zituzten Elgoibarren eta eremu gorrian sartu da, herriko intzidentzia-tasa 407,28koa baita. Mendaron bi kasu atzeman dituzte, bigarren egunez jarraian.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratu berri duen txostenaren arabera, Elgoibarren atzo, martitzena, sei kasu positibo hauteman zituzten PCR eta antigeno probetan eta 381,28etik 407,28ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua. Gipuzkoan 34 udalerri (Donostia barne) daude 5.000 biztanletik gorakoak, eta horietatik 27 daude eremu gorrian.

Eskualdean 34 debabarrendarrek eman zuten positibo atzo eginiko probetan (aurreko egunean 23 positibo atzeman zituzten). Ermua da eskualdeko herri handienen artean eremu gorrian ez dagoen bakarra.

Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 19) datuak, herriz herri:

  • Mutriku +2    (1430,18ko intzidentzia-tasa)
  • Deba +4     (531,82)
  • Eibar +17    (509,57)
  • Soraluze +1     (503,27)
  • Elgoibar +6    (407,28)
  • Mallabia +0    (336,13)
  • Mendaro +2    (236,41)
  • Ermua +2    (181,04)
  • GIPUZKOA +481    (705,94)

 

 • Lau heriotza azken astean
Eguaztenero moduan, hildakoen datuak jakinarazi ditu Osakidetzak. Aurreko bi asteetan ez zen egon COVID-19ak eragindako hildakorik Hego Euskal Herrian, baina, azken zazpi egunetan lau lagun hil direla jakitera eman du Osasun Sailak. Guztira, 5.622 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik Hego Euskal Herrian.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 49 lagun ingresatu zituzten atzo eta 233 dira momentu honetan ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino 108 pertsona gehiago–. Horietatik 45 daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan –duela astebete baino hemeretzi gehiago– eta 188 plantan. Osasun sailburu Gotzone Sagarduik esan duenez, "oraindik lasaia" da EAEko erietxeetako egoera, baina egunez egun, okupazioak gora egiten dihardu, bai plantan eta bai ZIUetan: "Agerikoa da ospitaleratzeen kopurua hazten ari dela, baina, zorionez, infekzioek eta ospitaleratzeek ez dute aurreko olatuetako korrelazio bera, ezta hildakoek ere".

 • Bi mila kasutik gora, Hego Euskal Herrian
Atzo 2.042 kasu positibo zenbatu zituzten Hego Euskal Herrian. Pandemia hasi zenetik behin bakarrik atzeman dituzte atzo baino kasu positibo gehiago, 2020ko urriaren 31n, 2.082 kasu, hain justu ere. Osakidetzak eta Osasunbideak 15.831 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo lau lurraldeetan, eta positiborik gehien Bizkaian atzeman zituzten (873). Ondoren, Gipuzkoan (481), Nafarroan (459) eta Araban (189). Positibotasun tasak oso altua izaten jarraitzen du; %12,4 da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %14,9 Nafarroan. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) pandemia kontrolpean izateko gomendatutako % 5etik urruti egoten jarraitzen du.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza